SPRIren logotipoa
Aldatu
Astelehena, 2008eko Maiatzak 12
Bilatu
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.
Lehen orrialdea Castellano / English
Web Mapa Web Mapa Estekadurak Estekadurak Kontaktatu Kontaktatu
Web Mapa Estekadurak Kontaktatu
Jarduera esparruak
Nazioartea
Enpresa Sustapena
Teknologi Berrikuntza
Informazio Gizartea
Zerbitzuak
Txostenak
Argitalpenak
SPRI
Nortzuk garen
Partaidetutako enpresak
Urteko txostena
Helbide baliagarriak
Lege Oharra
Eusko Jaurlaritzaren logotipoa
Nortzuk garen

SARRERA

Industri Sustapenerako eta Birmoldaketarako Elkartea, SPRI, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko enpresen sareari laguntza eta zerbitzua emateko 1981ean sortutako enpresa garatzeko agentzia da. Enpresa proiektu batek dituen beharrizanei erantzuna emateko sozietate taldearen buru da SPRI, proiektua asmoa denetik berau ezartzen den arte. Gainera, SPRIk honakoak egitea ahalbidetzen eta errazten dituzten tresnak ditu gure enpresa txiki eta ertainen alde: informazio teknologiak sartzea, internazionalizazio proiektuekin atzerrira irtetea, sektore bakoitzarentzako beharrizan berezietara egokitutako enpresa inguruneetan kokatzea enpresa eta proiektu berritzaile eta estrategikoetarako arrisku kapitalaren bidezko finantzazioa.

SPRI Eusko Jaurlaritzaren Industri, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikita dago eta 150 laguneko giza taldea du, hiru lurralde historikoetan kokatutako sozietateen bidez zerbitzua ematen dutenak.

Sozietatearen egitura eragilea unean uneko industri politikaren beharrizanen arabera zehazten da, hots, ezarritako lehentasunen arabera. Gaur egunean 4 jarduera ildo estrategikoetan oinarritzen da SPRIren lana: Berrikuntza, Internazionalizazioa, Industri Garapena eta Informazio Gizartea. Lan hori egin ahal izateko, Euskadiko enpresa txiki eta ertainen eskura dauden programa eta jardueretan zehaztu dira. Horri taldeko sozietateen lana gehitu behar zaio: SPRILUR, industri lur eta pabilioi egokiak ematen dituena;TEKNOLOGI ELKARTEGIAK, bat Bizkaian, beste bat Gipuzkoan eta hirugarrena Araban, teknologia aurreratua behar duten enpresei ematen dietenak; ARRISKU KAPITALEKO SOZIETATEA, enpresa proiektuetan parte-hartze txikia eta aldi baterakoa duten fondoen administratzailea; eta azkenik ENPRESA ETA BERRIKUNTZA ZENTROAK, EHAEko hainbat tokitan kokatuak eta enpresa proiektuak sortzeko eta garatzeko prozesuari laguntzen diotenak, harik eta nahikoa garatuta izan arte.

Kokalekua
Mapa ikusi

SPRI-REN EGITURA ERAGILEA:
  1. Informazio Gizartearen Atala
  2. Enpresa Garatzeko Atala
  3. Internazionalizazioaren Atala
  4. Teknologi Estrategikorako Unitatearen Atala
SPRI TALDEA:
  1. SPRILUR
  2. TEKNOLOGI ELKARTEGIEN SAREA

  3. - Zamudio (Bizkaia)
    - Miramón (Gipuzkoa)
    - Miñano (Araba)
  4. EUSKAL HERRIKO ARRISKU DOMUAREN ERAENTZA AKEKS, S.A.
  5. ENPRESA ETA BERRIKUNTZA ZENTROAK

  6. - Cedemi (Bizkaia)
    - CEIA (Araba)
    - Bic Berrilan (Gipuzkoa)
    - CEIA Saiolan (Gipuzkoa)
Igo