 |
 |
 |
Jarduera esparruak |
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
Zerbitzuak |
|
|
 |
 |
 |
 |
SPRI |
|
|
 |
|
|
|
|
 |
| Teknologi Berrikuntza - ZTBP, Zientzi, Teknologi eta Berrikuntza Plana |
 |
 |
|
Zientzi, Teknologi eta Berrikuntzaren Plana EAE-k bere berrikuntzaren sistemako agente guztien ahalmenak nazioartean kokatzeko duen tresna da, halako moldez non ekonomi hazkunderako bultzada emateko eta sektoreak dibertsifikatzeko modua izango baita ezagutza mailan etorkizun handia duten sektoreetan. Eta, aldi berean, iraunkortasunaren eskakizunak eta gizarte dinamiko, konplexu eta globalaren behar berriek une bakoitzean egiten dituzten eskakizun zientifiko eta teknologikoei erantzun egokia ematen die.
Asmo handiko Plana da, Euskadi Europako buru izatera eraman nahi duena eta horretarako helburu jakin batzuk barne hartzen dituena. Gainera, plan berritzailea da, bai plana egiteko prozesu metodologikoaren aldetik, bai XXI. mendeko Euskadiko Berrikuntza Sistemarako nahi den funtzionamendu eredu berritzailearen aldetik. Baina funtsean jakitearen gizarte berriak bultzatzen duen I+G+Bren lehiakortasunari buruzko ikuspegi berriak eta borondate desberdinak batzeko plana da.
Helburuak:
Zientzi, Teknologi eta Berrikuntzaren esparruan, Euskadirako zehaztu den ikuspegia denbora jakin baterako da, eta plana burutzeko helburu batzuk ezarri dira:
- I+Gn EAEko BPGren %1,70i dagokion ahalegin baliokidea lortu nahi da.
- Enpresa alorreko I+Gn EAEko BPGren gaineko %1,28ko ahalegina lortu nahi da.
- Berrikuntzako ahalegina BPGren %6,01 izango da.
- Industri enpresetako berrikuntzan eginiko ahalegina haren negozio bolumenaren %3 izango da.
- Biztanleria aktiboaren ikerlarien ratioa %5ekoa izango da, eta enpresetako ikerlariena %3koa.
- Teknologi stocka eta giza baliabideen stocka Europako batez bestekoaren parekoa izango da.
Sartu zuzen helbide honetara: www.euskadi.net
|
| Igo |
|
 |