 |
 |
 |
Jarduera esparruak |
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
Zerbitzuak |
|
|
 |
 |
 |
 |
SPRI |
|
|
 |
|
|
|
|
 |
| Teknologi Berrikuntza - IRC - FAQ Ohiko galderak |
 |
 |
|
Zer da IRC?
Zeri deritzo teknologi transferentzia?
Nola hedatzen ditu IRCk teknologi eskaintzak eta eskariak?
Laguntza eman al dezake IRCk Europako beste herrialde batzuetako enpresekin bilerak antolatzeko?
Posible al da Europako finantzabideak lortzea IRCren bitartez?
Laguntza eman al dezake IRCk merkataritza transakzioak eta marketinga egiteko?
Zein informazio dago teknologi transferentziari buruzko legeen eta ezagutzaren babesaren inguruan?
Teknologi transferentziako berrikuntzen finantzabideei buruzkoak
Era guztietako teknologiekin egin al du lan IRCren sareak?
Laguntza eman al dezake IRCk teknologia Europatik kanpora transferitzeko?
Zer da IRC?
Loturako 68 zentrok osatutako Europako sarea da, eta haren eginkizuna teknologi berritzaileen transferentzia Europako enpresa eta ikerketa zentroetara eta horietatik egiteko erraztasunak ematea da. Loturako zentroen sare hori sare nagusi bilakatu da teknologi lankidetzaren sustapenean eta teknologiaren transferentzian, gehienbat ETEen artean. Zentro horiek berauek dauden enpresen eta eskualdeen profil teknologikoa eta ekonomikoa ongi ezagutzen duen pertsonalak kudeatzen ditu
Zeri deritzo teknologi transferentzia?
Herrialde batetik bestera egiten den teknologi transferentzia erakunde edo enpresa batek teknologi berrikuntza beste enpresa edo erakunde baten esku uzten duenean lortzen da. Halaxe egin daiteke lizentzia akordio baten bidez, “joint venture” akordioaren bidez, fabrikazio akordio baten bidez edo/eta laguntza teknikoa duen merkataritza akordio baten bidez. IRCren eginkizuna bezeroek teknologi transferentzia egiteko duten ahalmena handitzea da, teknologiaren aldetik dituzten beharrizanen auditoretza egiteko, teknologia edo/eta bazkide egokiak aurkitzeko eta haien bezeroei teknologia transferitzeko prozesuaren urrats guztien bitartez laguntzeko, esate betarako negoziazio prozesuan lagunduta edo ezagutza babesteko edo berrikuntza finantzatzeko gaietan aholkuak emateko.
Nola hedatzen ditu IRCk teknologi eskaintzak eta eskariak?
IRC guztiak elkarrekin lotuta daude Interneten oinarritutako sistema eraginkor baten bitartez, “negozio buletinen sistema”·(BBS) deritzona, halako moldez non Teknologi Eskaintzak eta Eskariak laster asko estal daitezkeen Europa osoan. Nahitaezko informazio guztia biltzen duen eskema batek beharrezko zehaztasun guztiak badaudela ziurtatzen du, eta hala teknologi ebaluazio orekatua errazten da. Erakunde garrantzitsuek bazkideak edo/eta teknologiak bilatu behar dituztenean baino ez erabiltzea ziurtatzen du sistemak.
Laguntza eman al dezake IRCk Europako beste herrialde batzuetako enpresekin bilerak egiteko?
IRCk nazioz gaindiko eginkizunak eta “brokerage” ekitaldiak antolatu ohi ditu haren bezeroentzat. Bezeroek ematen duten informazioa oinarritzat hartuta, IRCren pertsonalak aurrez antolatzen ditu bilerak, bidaiaren eta ostatua emateko kudeaketak egiten ditu eta oro har teknologi transferentziak aurrera egitea errazten du. Nazioz gaindiko jarduera horien jomuga industri sektore zehatz bat izan ohi dute oro har.
Posiblea da Europako finantzabideak lortzea IRCren bitartez?
IRCk gidari lanak egiten dizkie laguntza bila dabiltzan enpresei, Europako Batasunaren I+G Programa Ereduan, eta beharrezkoa bada, Harremanetarako Nazio Guneak zuzentzen ditu berriz ere (NCPs). IRCk Europako I+G proiektuetan lortutako emaitzak ustiatzen lagunduko die enpresei.
Laguntza eman al dezake IRCk merkataritza transakzioa eta marketinga egiteko?
IRCk teknologiaren marketinga dute edo/eta gauzak ongi egitea bultzatzen ditu, produktu berritzaileetan soilik eragina duten aurre baldintzetan eta transferentziak egiten dituzten ikerketarako enpresa edo/eta institutuen lankidetza tekniko zenbaitetan baino ez direnak gertatzen. IRCk ez du laguntzarik ematen produktuak saltzeko.
Zein informazio dago teknologi transferentziei buruzko legeen eta ezagutzaren babesaren inguruan?
IRCk laguntza eman dezake Ezagutza Babesteko oinarrizko printzipioetan. Beharrezkoa denean, kontsultak gai jakin horretan adituak direnei bidaliko dizkie (adibidez: ezagutzaren babesari laguntza emateko Bulegoa: http://www.cordis.lu/ipr-helpdesk) edo patenteen abokatuei. Halaxe jokatuko da teknologi transferentzien nazioz gaindiko prozesuetako legeei eta alde kontraktualei dagokienez.
Teknologi transferentziako berrikuntzen finantzabideei buruzkoak
IRCk laguntza eman dezake berrikuntza finantzatzeko oinarrizko gaietan. Beharrezkoa denean, kontsultak gai jakin horretan adituak direnei bidaliko dizkie (adibidez: LIFT-en Laguntza Bulegoa: http://www.cordis.lu/lift) edo arrisku kapitalari.
Era guztietako teknologiekin egiten al du lan IRCren sareak?
Bai, IRCk laguntza ematen du industri eta teknologi sektore guztietan.
Laguntza eman al dezake IRCk transferentzia Europatik kanpora transferitzeko?
Ez, oro har, salbuespenik ere badagoen arren. Esate baterako, IRCk ez ditu estaltzen teknologi transferentziak EEBBetara edo EEBBetatik. Hala ere, IRCren eskeman EB, erkidegoko herrialde elkartu berriak, Islandia, Israel, Norvegia eta Suitza sartzen dira. Nolanahi ere, aurkez iezaguzu zure kasua.
|
| Igo |
|
 |