 |
 |
 |
Jarduera esparruak |
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
Zerbitzuak |
|
|
 |
 |
 |
 |
SPRI |
|
|
 |
|
|
|
|
 |
| Nazioartea |
 |
 |
|
Eusko Jaurlaritzaren Industri, Merkataritza eta Turismo Sailaren nazioarteko helbideak SPRIrekin batera kualitatearen edo/eta kopuruaren aldetik garatu dituen laguntzek honako helburu hauek dituzte:
- Esportazioen oinarria handitzea.
- Euskadiko enpresek nazioarte mailan duten hedadura garatzea.
- Atzerriko herrialdeekiko harreman ekonomiko eta komertzialek geografiaren eta sektorearen aldetik duten dibertsifikatzea sustatzea.
SPRIk laguntza ematen di enpresei internazionalizazioaren fase desberdinetan, jarduera Planen arabera: Eusko Jaurlaritzaren eta ATZERRI-ren LAGUNTZAK Programa (SPRI).
1.- Hasiera.
- Interbide-Nazioartekotze Estrategiak.
- Nazioartekotzerako Gogoeta Estrategikoaren Metodoa.
2.- Finkapena.
- Produktuak merkaturatzeko bideak bilatzeko aholkuak ematea: ordezkariak, banatzaileak, agenteak, e.a. bilatzea.
- Esportaziorako partzuergoak.
- Nazioarteko kontratuei buruzko aholkularitza.
- Kanpoko sustapena merkatu berrietan: azokak, bidaiak, sustapena, e.a.
SPRIk bere bulegoak ditu lehentasuna duten herrialdeetan eta agenteak gainerako herrialdeetan.
3.- Ezarpena.
- Tokiko bazkideak bilatzeko aholkularitza: komertziala edo produktiboa.
- Ezarpen komertzialei edo/eta produktiboei buruzko aholkularitza.
- Internazionalizazio proiektuetarako atzerriko tituludunak.
- Atzerrian ezarpenak egiteagatiko inbertsioen finantzazioa: Kanpoko ezarpenak Gauzatu.
Trebakuntza eta informazioa.
- Trebakuntza bekak.
- Enpresa esportatzaileetan edo atzerrian praktikak egiteko bekak.
- Sentsibilizatzeko ekintzak: Sektoreko jardunaldi interesgarriak Euskadiko enpresentzat, internazionalizazioari buruzko mintegiak, txostenen argitalpenak, e.a.
- Sustapen zuzena: Industri eta enpresa esportatzaileen katalogoa. Euskadiko enpresak atzerrian sustatzea.
- Sektore azterketak atzerrian: atzerriko merkatuaren aukerak bilatzea merkatuaren aukerak Euskadiko enpresen artean sustapen aktiboa egiteko.
- Erakundeen bisitaldiak: Atzerriko erakundeei harrera egitea edo atzerriko erakundeei bisitaldiak egitea.
- Komunikazioa: Euskadiko informazio sektorial eta orokorrari buruzko informazioa tokiko eta kanpoko hedabideetan.
|
| Igo |
|
 |