SPRIren logotipoa
e-kontsulta
Ostirala, 2008eko Uztailak 25
Bilatu
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.
Lehen orrialdea Castellano / English
Web Mapa Web Mapa Estekadurak Estekadurak Kontaktatu Kontaktatu
Web Mapa Estekadurak Kontaktatu
Jarduera esparruak
Nazioartea
Enpresa Sustapena
Teknologi Berrikuntza
Informazio Gizartea
Zerbitzuak
Txostenak
Argitalpenak
SPRI
Nortzuk garen
Partaidetutako enpresak
Urteko txostena
Kontratatzalearen Profila
Helbide baliagarriak
Lege Oharra
2008, Berrikuntza urtea Euskadin
Eusko Jaurlaritzaren logotipoa
 Euskadi Informazio Gizartean Plana   Enpresentzako programak 
 Herritarrentzako programak   Estekadura interesgarriak 

Informazio Gizartea - Euskadi Informazio Gizartean Plana

Gaur egunean industri gizartetik Informazio Gizarterako erdibidean gaude. Gizarte berri horrek funtsezko aldaketa dakar berekin. Izan ere, aldaketa teknologiko, ekonomiko, sozial eta politiko sakonak gertatzen ari dira eta pentsaera, lan egiteko, jarduteko eta bizitzeko erak aldarazten dituzte. Mundua digital bilakatzen ari da eta Euskadi ezin gera daiteke aldakuntza horien ondorioetatik eta aukeretatik kanpo.

Ingurune berri honetan berriz asmatzen ari dira giza jarduera guztiak, eta Gobernuak bere gune ekonomiko eta soziala garatzen lagunduko duen estrategia bat zehazteko konpromisoa hartu du. Gertatzen ari diren aldaketez jabeturik, 1999tik hona jarduketa batzuk sustatu ditu “Euskadi 2000Hiru Ekimenaren” esparruaren barruan, zertarako eta euskal gizartea Informazio Gizartean erabat sar dadin bultzatzeko, gune digital berria pertsonen zerbitzura jarrita.

Beste bultzada bat planteatzeko unea da, abian jarritako prozesuarentzat erabakigarria izango dena. Bultzada berri horren erreferentzia politikoa Lehendakariaren inbestidura ekitaldian aurkitzen dugu. Bertan azpimarratu zuenez: “Gaur Euskadiren bigarren aldakuntza ekonomikoa planteatzen ari gara, hiru zutabe dituela:

  • Informazio eta Jakitearen Gizartea eraikitzea
  • Euskadi eredu bilakatzea Europa mailan ikerketa eta teknologiari dagokienez
  • Kalitate Osoaren printzipioa hedatzea erakundeak kudeatzeko eran."
Eta konpromiso bat adierazi zuen legealdi berrirako Informazio Gizarteari dagokionez: "Guztiontzako Informazio Gizartea eraikitzeko proiektuan aurrerakuntza handiak egitea, honakoak emanda: aldaketa kulturala, herritarrek Interneten sartzeko modua izatea, merkataritza elektronikoa eta ekonomia berriko enpresak sustatzea eta administrazioaren on line zerbitzuen eskaintza handitzea."

“Euskadi Informazio Gizartean Planak” (www.euskadi.net) aurrerakuntza egiteko apustu politikoari erantzuna eman nahi dio, ekimen ireki eta dinamikoa eskainita. Ekimen horrek Informazio Gizartea Euskadin garatzeko eredua dakar eta gizarte osoak parte hartzeko guneak ematen ditu. Azken batean, lehentasuna eta konpromisoa hauxe da: Euskadiko pertsona, eta erakunde bakoitzari aldaketa handi horren onurak erabat jasotzeko aukera ematea “Informazio Gizartea Euskadin”.

Más información:
infosi@spri.es / 94 4037019
Igo