 |
 |
 |
Jarduera esparruak |
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
Zerbitzuak |
|
|
 |
 |
 |
 |
SPRI |
|
|
 |
|
|
|
|
 |
| Enpresa Sustapena - Inbertsioa bultzatzeko programak - Barne-ekintzaile |
 |
 |
|
Egia da, batzuetan, enpresek ez dutela jarduera berririk sortzen, ekoizpenaren eta merkatuaren egunerokotasunean buru-belarri sartuta egoten baitira. Hala, enpresa askorentzat zaila izaten da baliabide materialak eta giza baliabideak egunerokotasun horretatik atera eta sortzen diren ideia guztiak garatzeko eta ebaluatzeko erabiltzea.
Horrela beraz, kontu handia eduki behar da, dirulaguntzaz gain, merkatua desitxura dezakeen elementurik ez erabiltzeko. Hortaz, ideia berriak dituen enpresa - eguneroko jardueran erabiltzen dituen giza baliabideak eta baliabide materialak ideia berria garatzeko erabiltzea erabakitzen duen enpresa - lagundu behar dela pentsatzen dugu, eta ez ideiaren sustatzaileak, zuzenean.
Programa honen bidez enpresan bertan sortzen diren enpresa ekimen berritzaileak sustatu nahi dira. Programa honetan ezarritako laguntza-ildoa Ekintzaile Programak bere lehen fasean ezarri zuenaren antzekoa da, baina, hori bai, enpresa ekimen berriak sortzen dituzten ETE-entzat pentsaturik dago.
Programan sartzen ez direnak: negozio unitatea enpresa bihurtzeko proiektuak edo enpresa bat dibertsifikatzeko proiektuak (ez dute garapenik behar eta ez daukate loturarik enpresan aurretik bildutako esperientziarekin, ezta une horretan enpresak duenarekin ere).
Ezinbestekoa da Enpresa eta Berrikuntza Zentroek (CEI) ekintzaileentzako laguntza esparruan betetzen duten eginkizuna. Prozesu osoan zehar laguntzen diete enpresa berriei (hots, martxan jartzen direnetik indartzen diren arte), eta aholkularitza eta beren jarduerak kokatzeko azpiegiturak ematen dizkiete.
Helburua:
Programa honen bidez, barne-ekintzailetza bultzatu nahi da EAEko ETE-etan, industriako edo industriari lotutako zerbitzuen sektoreko oinarri teknologiko edo berritzaileko enpresa proiektu berriak sortzeko Euskal Autonomia Erkidegoan; CEIk (Enpresa eta Berrikuntza Zentroek) babestuko dituzte proiektu hauek ideiaren garapen fasean.
Martxan jartze faserako, Ekintzaile Programara jo beharko da (Dirulaguntzen nolakotasuna, 2.).
Dirulaguntzen nolakotasuna:
Laguntza eskaintzea pertsona edo talde sustatzaileari, ideiaren garapen fasetik eta Enpresa Planaren prestakuntzatik hasi eta enpresa martxan jarri arte. Laguntza hau fondo galdura emango da eta ez da itzulgarria izango.
Onuradunak:
Industriako edo industriari lotutako zerbitzuen sektoreko oinarri teknologiko edo berritzaileko enpresa proiektu berriak dituzten ETE-ak, proiektu hori Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) martxan jarri nahi badute. Laguntza hauek 12 hilabetez luzatuko dira gehienez ere. Enpresa eta Berrikuntza Zentroek aholkularitza eta beren jarduerak kokatzeko azpiegiturak emango dizkiete.
Laguntzen zenbatekoa:
Diruz lagun daitezkeen gastuen % 75eraino iritsiko da 30.000 euroko muga izanik: aholkularitzagatiko eta kanpoko laguntza teknikoengatiko gastuak; prospekzio ikerketak eta dokumentazioa; azoketan parte hartzea, bidaiak, eta abar; maketa eta prototipoak egitea; aurreko horien antzeko beste edozein jarduera, proiektua gauzatzeko komenigarri dela irizten bada.
Informazioa eta eskaerak
Araudia
|
| Igo |
|
 |