 |
 |
 |
Jarduera esparruak |
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
Zerbitzuak |
|
|
 |
 |
 |
 |
SPRI |
|
|
 |
|
|
|
|
 |
| Enpresa Sustapena - EURBEST Proiektua |
 |
 |
|
EURBEST
Benchmarkinga Europako Garapen Agentzien artean.
EURBEST proiektuaren helburua enpresei laguntzeko politika eta tresnak konparatzea da. INTERREG IIIC ekimenaren (mendebaldea) lehen deialdian aurkeztu zen proposamen hau eta 2003ko apirilean Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) 1.100.000 euroko dirulaguntza eskaini zion. Hiru urteko proiektua izango da eta hauek dira gauzatuko diren eginkizun garrantzitsuenak: Kudeaketa, Analisi Kuantitatiboa, Analisi Kualitatiboa, Ezagutzaren Transferentzia eta Zabalkundea.
Kudeaketa
AWMk (West Midlands-eko Garapen Agentzia) zuzentzen du EURBEST proiektua SPRIren (Euskadiko Garapen Agentzia) lankidetzarekin batera, eta EURADAk (Eskualde Garapeneko Agentzien Europar Elkartea) azken hiru urteetan sustaturiko esperientzia batean oinarriturik dago; izan ere, esperientzia honen bidez EURADAk konparazio ereduak garatu eta eskualde eremuko enpresei laguntzeko praktika onak identifikatu nahi izan ditu. EURBEST proiektua aurrera eramateko, 23 kidez osaturiko lankidetza talde berri bat eratu da, non eskualdeetako bazkideak eta herrialde hauetako agintari publikoak dauden: Belgika, Danimarka, Finlandia, Frantzia, Alemania, Italia, Norvegia, Portugal, Espainia, Suedia, Txekiar Errepublika eta Lituania.
EURBEST proiektuaren lehen helburua da enpresentzako laguntza neurri eta politika arrakastatsuak aztertu eta dokumentatzea. Proiektuak osagarrizko bi ikuspegi ditu, alegia, ikuspegi kualitatiboa eta kuantitatiboa. AWMk zuzenduko du analisi kuantitatiboa eta SPRIk analisi kualitatiboa, baina biak dira oinarri-oinarrizkoak proiektuarentzat. Bi informazio iturri hauek aztertu eta konbinatu ezkero, parte-hartzaileek laguntza neurri arrakastatsuak lortzeko behar diren baldintzak bildu eta halako profil bat osa dezakete eta, bestalde, ereduzko izango zaizkien eskualdeak identifika ditzakete.
Analisi kuantitatiboa
EURBEST proiektuko 23 kideek parte hartzen dute analisi kuantitatibo honetan. Analisi kuantitatibo honetara eskualdeko datu estatistikoak biltzen dira, bai eta garapen agentziek enpresei laguntzeko gauzaturiko jardueren estatistikak, hala nola: datu sozioekonomikoak, eskualdeko ekonomiaren ezaugarriak, enpresei emandako zerbitzuen nolakotasuna, aurrekontuak, laguntza jaso duten enpresen kopurua, eta abar.
Analisi kualitatiboa
Analisi kualitatiboan parte hartuko duten agentzien kopurua txikiagoa izango da (West Midlands, EAE, Valentzia, Emilia Romagna, Achen, Suedia eta Norvegia) eta honako hauek gauzatuko dituzte: ikerketa bidaiak; bisitaldiak lekuan bertan esperientzia arrakastatsuak aztertu ahal izateko; ikasitakoa sakon eztabaidatu; arazoak planteatu eta konponbideak aurkitu; garapen berriak aztertu, eta abar.
Transferentzia
EURBEST proiektuaren bigarren helburua da esperientziak eskualde batetik bestera transferitzeko mekanismo eraginkorrak garatzea, esperientzia onak beste leku batzuetan ere aplika daitezen eta behar bezalako erantzuna izan dezaten. 23 kideek EURBEST proiektuaren eta beste eskualde parte-hartzaile baten laguntza jasoko dute, esperientzia onenen aplikazio pilotu bat gauza dezaten euren eskualdean.
Ezagutzaren zabalkundea
EURBEST proiektuak ahalik eta gehien zabaldu nahi ditu lortutako emaitzak. Horretarako, proiektuko kideek 3 Europar Mintegi eta eskualde eremuko zenbait jardunaldi antolatuko dituzte, eta informazioa banatuko diete Europako garapen agentzietako arduradunei. Bestalde, proiektua eta emaitzak web orriaren bidez ere plazaratuko dira. Interneteko teknologia eta tresnak erabiliko dira esperientzien trukea ahalik eta profesional eta aditu gehienei helarazteko eta trukearen iraunkortasuna bermatzeko.
- EURBEST proiektuko kideen zerrenda >>
- Jarduerak >>
EURBEST proiektuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jarri harremanetan hauekin:
Geoffrey Flectcher
Juan D. Olabarri
http://www.eurbest.com
|
| Igo |
|
 |