SPRIren logotipoa
e-kontsulta
Ostirala, 2008eko Uztailak 25
Bilatu
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.
Lehen orrialdea Castellano / English
Web Mapa Web Mapa Estekadurak Estekadurak Kontaktatu Kontaktatu
Web Mapa Estekadurak Kontaktatu
Jarduera esparruak
Nazioartea
Enpresa Sustapena
Teknologi Berrikuntza
Informazio Gizartea
Zerbitzuak
Txostenak
Argitalpenak
SPRI
Nortzuk garen
Partaidetutako enpresak
Urteko txostena
Kontratatzalearen Profila
Helbide baliagarriak
Lege Oharra
2008, Berrikuntza urtea Euskadin
Eusko Jaurlaritzaren logotipoa
 Inbertsioa bultzatzeko programak   Azpiegiturak bultzatzekok sozietateak   Estekadura interesgarriak 
 EURBEST Proiektua   Ondorengotzari buruzko Programa enpresa txiki eta ertainetan   

Enpresa Sustapena - Azpiegiturak bultzatzekok sozietateak - Klusterrak - EIKEN

EIKEN - Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra

EIKEN, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra, izaera profesionala duen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Ikus-entzunezko sektorean edukiak sortu eta zabaldu, eta produktuak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten euskal enpresa garrantzitsuenek osatzen dute.

Helburua:

  • Klusterra osatzen duten enpresen arteko lotura izatea, horrela, sektorearen identitatea bultzatzeko eta bateratze digitalaren eraginez sortu diren merkatu berrietan lehiatzeko behar den kolaborazioa errazteko.

  • Alorreko kideen arteko kolaborazioa sustatzea, enpresen arteko lehiakortasuna hobetzeko. Talde gisa erantzun nahi diete banaka aurre egiteko korapilotsuak diren erronkei (lehiakortasuna sustatzeko Kluster filosofia).

  • Erreferente teknologiko bihurtzea, sektorea garatzeko zeregin aktiboa izanez; telebista eta irrati digitalerako jauzian, esaterako.

  • Bateratze digitalak ematen dituen aukerak erabiltzea, ikus-entzunezko euskal sektorearen lehiakortasuna nazioartean bultzatzeko.

  • Ikus-entzunezkoen euskal sektorea eraberritzea. Horretarako, hobekuntza estrategikoak sustatuko dira eta gizarteko eragile ekonomikoekin eta sozialekin harreman estua duten enpresa-politikak bultzatuko dira.

Jarduerak:

EIKENek bere enpresa elkartuak babesteko bost batzorde estrategiko eratu ditu: Merkatu Berrietarako Sarbidea, Teknologia Berriak, Kudeaketaren eta Heziketaren Hobekuntza eta Kalitatea, Azpiegitura eta Edukiak. Gainera, batzordeotan sustatzen diren jarduerek elementu komunak dituzte ondorengo helburuak lortzeko:

  • Ikus-entzunezkoen euskal sektorea garatzea, bere produktu eta zerbitzuak esparru naturaletik haratago eskaintzeko. Horretarako, kolaborazioa sustatuko da alorrarekin zerikusia duten eragile eta erakundeekin.

  • Enpresa elkartuei informazio teknikoa eta ekonomikoa erraztea. Merkatua aztertuko da sektoreko lehiakortasunaren eta joeren inguruko informazioa biltzeko.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren sailekin lankidetza bultzatzea. Sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatuko da, ikus-entzunezkoen euskal sektorea kanpora begira indartzeko.

  • Bazkideen arteko etengabeko elkarrizketarako topaleku bilakatzea Klusterra eta ikus-entzunezkoen sektorea garatzen laguntzea.

Kontaktua:

EIKEN
Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra
Zamudioko Parke Teknologikoa
105. eraikina - 2.a
48170 Zamudio (Bizkaia)
Telefonoa: 94 4048225 Faxa: 94 4048229
e-mail eiken@eikencluster.com

Informazio gehiago:
www.eikencluster.com

Igo