 |
 |
 |
Jarduera esparruak |
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
Zerbitzuak |
|
|
 |
 |
 |
 |
SPRI |
|
|
 |
|
|
|
|
 |
| Enpresa Sustapena - Azpiegiturak bultzatzekok sozietateak - CEI - CEDEMI |
 |
 |
|
Ezkerraldearen Enpresa Garapenerako Zentroa, CEDEMI,S.A., 1997ko martxoan sortu zen, Nerbioi Ibaiaren Ertza Suspertzeko erakundeen arteko akordioa sinatu zutenek hartutako konpromisoaren emaitza.
Akordio hori baino lehen, Espainiako eta EAEko administrazioek, Bizkaiko Foru Aldundiak, Barakaldoko Udalak eta Bilbao Ria 2000k URBAN BARAKALDO PROGRAMA batera bultzatzea erabaki zuten. Programa hori Europako Batasunak onetsi zuen, eta suspertze ekonomiko eta sozialerako jardueren artean, Bosgarren Ekintza dago, eta horretarako Enpresa Zentro bat sortzeko aurrekontu atala gorde zen.
CEDEMI, S.A.ren kapital sozial erdiaren jabe Bizkaiko Foru Aldundia da, eta beste erdiarena Industri Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietatea (SPRI, S.A.).
Helburuak:
Enpresa jarduera berriak sortzea eta sendotzea du helburu nagusia, eta horretarako enpresaburu berriak aurkitu eta lurren eta eraikinen ustiapena kudeatzen ditu, lanpostuak sortuko dituzten enpresak bertan kokatzeko.
Ez dugu ahaztu behar inoiz CEDEMI, S.A.ren sorrera eragin zuen helburu nagusia Nerbio Ibaiaren Ertza Suspertzeko erakundearteko akordioaren barruan sartu ziren 11 udalerrietan lanpostu berriak sortzea besterik ez dela (Zierbena, Muskiz, Abanto, Santurtzi, Portugalete, Ortuella, Sestao, Trapagaran, Barakaldo, Erandio, Alonsotegi)
Jarduerak:
- Lanbide Heziketa, Lan Orientabidea, Prestaturiko Giza Baliabideen Jarraipena, e.a. bezalako programetan parte hartzea
- Enpresa berritzaileen proiektuak garatzea
Informazio gehiagorako:
NERBIOI IBAIAREN ERTZEKO ENPRESA GARAPENEKO ZENTROA
Avda. Altos Hornos de Vizcaya, 33
48902 Barakaldo (Bizkaia)
Tel: (94) 418 41 00
Fax: (94) 478 12 75
E-mail: cedemi@cedemi.net
|
| Igo |
|
 |