 |
 |
 |
Jarduera esparruak |
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
Zerbitzuak |
|
|
 |
 |
 |
 |
SPRI |
|
|
 |
|
|
|
|
 |
| BERRIA |
 |
Mundu osoko 26 lagun ikastaro bat egiten ari dira Bilbon tokiko agintariei hesi digitala gutxitzen laguntzeko
SPRI / Astelehena, 2008eko Martxoak 31
- Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da gaurtik ostiralera bitartean Euskadik sustatu duen Tokiko Agenda Digitalari buruzko ikastaroa.
- Latinoamerikako, Afrikako, Asiako eta Europako 26 ikasle etorri dira.
- Bilboko Udalak Bilboren eraldaketa eta Tokiko Agenda Digitala aurkeztuko ditu.
Bilboko CIFAL, Tokiko Agintarien Prestakuntzarako Nazioarteko Zentroak, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak Unitar-ekin (Nazio Batuetako Prestakuntza eta Ikerkuntzarako Institutua) lankidetzan antolatu dute gaurtik ostiralera bitartean Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den Tokiko Agenda Digitalari buruzko lehen ikastaroa; ikastaro honetan parte hartzen ari diren ikasleek tokiko agintariei erakutsiko diete nola diseinatzen diren Tokiko Agenda Digitalak, hots, nola diseinatu eta inplementatu dezaketen informazio gizartea maila lokalean. Ekimen hau 2005eko azaroan eginiko Bilboko Gailurrean hartutako konpromisoaren barruan kokatzen da, izan ere, harako hartan tokiko agintariek hitza eman zuten informazio gizartea biztanle guztiei helarazteko ahalegina egingo zutela, eta horretarako, Tokiko Agenda Digitalak (ADL) ezarriko zituztela beren hiri eta eskualdeetan.
Eusko Jaurlaritza eta NBE, Bilboko CIFALen bitartez, mundu osoko tokiko arduradunen prestakuntzan inplikaturik daude, eta prestakuntza horren helburua da informazio teknologiak garatzea eta herrialde garatuak eta herrialde behartsuenak bereizten dituen hesi digitalaren kontra borrokatzea. UCLGk, tokiko agintarien munduko erakunderik handienak, aktiboki sustatzen du proiektu hau.
Gaurtik ostiralera bitartean egingo den prestakuntza ikastaro hau tokiko administrazioei, udal elkarteei, tokiko garapena bultzatzeko erakundeei eta antzekoei zerbitzuak emango dizkieten pertsonei zuzenduta dago; ikastaroan parte hartzen ari diren pertsona hauek estrategiak eskainiko dizkiete hiri eta eskualdeetako agintariei informazio gizartea maila lokalean garatu dezaten.
Latinoamerika (Argentina, Brasil, Txile, Kolonbia, Ekuador, Mexiko eta Dominikar Errepublika), Afrika (Kenya, Maroko, Ruanda, Hegoafrika eta Tunisia), Asia (India eta Malaysia) eta Europako (Albania, Estonia, Mazedonia eta Polonia) 26 ikasle parte hartzen ari dira ikastaroan.
Honako hauek emango dute ikastaroa: Euskadiko eta NBEtako bi adituk, Berreraikuntza eta Garapeneko Europako Bankuko, Microsoft-eko eta Gov2U-ko nazioarteko hiru txostengilek eta 6 behatzailek; horrez gain, eDemokraziari, eEzarpenari, eGobernuari eta eBusiness-i buruzko lau adibide arrakastatsu azalduko dira. Ibon Areso Bilboko Udaleko alkateordeak eta Marcos Muro Promobisa-ko zuzendari nagusiak Bilboren eraldaketa eta Tokiko Agenda Digitala aurkeztuko dituzte.
Argibide gehiagorako, esteka hauek bisita ditzakezu:
Tokiko Agenda Digitala
CIFAL Bilbao
|
|
 |