 |
 |
 |
Jarduera esparruak |
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
Zerbitzuak |
|
|
 |
 |
 |
 |
SPRI |
|
|
 |
|
|
|
|
 |
| BERRIA |
 |
Spri-k, Osalanek eta AFM-k EAEko ekipamendu produktiboak modernizatzeko abian jarri duten programak 100 eskaera baino gehiago jaso ditu
SPRI / Ostirala, 2008eko Otsailak 29
- Sprik, AFM-k eta Osalanek sinatu duten hitzarmena 2008ko abenduaren 31ra arte indarrean egongo da, 50 langile baino gutxiago dituzten industri enpresei zuzenduta dago eta 2,2 milioi euroko aurrekontua dauka.
- Programa honen xedea da enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna areagotzea eta laneko segurtasun eta osasun arauei egokitzea, makina fabrikatzaileen sektoreak eskain ditzakeen azken aurrerakuntzak aprobetxatuz.
- Makina berriak erosteko gastuen % 20 finantzatuko da, eta gehienez ere 18.000 euro emango dira erositako makina bakoitzeko.
Sprik, Osalanek eta AFM-k programa bat jarri zuten abian azaroan enpresa txikietan ekipamendu produktiboa modernizatzeko eta programa honek ehun eskaera baino gehiago jaso ditu dagoeneko. Programa erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlanaren fruitua da, 2,2 milioi euroko aurrekontua dauka eta aurtengo abendura arte luzatuko da.
Programa erakundeen arteko koordinazioari esker eratu da eta elkarlaneko hitzarmen baten barruan kokatzen da. Izan ere, erakundeek beharra ikusi dute 50 langile baino gutxiago dituzten eta lan egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten industri enpresen ekipamendu produktiboen modernizazioa sustatzeko eta makina berriak erosteko laguntza eskaintzeko.
Enpresa txikietan makineriak hamar urte baino gehiago ditu batez beste, egoera horrek berekin dakar gaitasun teknologiko murritzagoa eta lan istripuak izateko arrisku handiagoa.
Modernizazioa egiteko, diru-laguntzak eskainiko dira dagoen makineria txatar bihurtzeko eta belaunaldi berriko makinak erosteko. Makina berriek laneko segurtasun eta osasun arauak beteko dituzte, eta alor honetako azken aurrerakuntzak izango dituzte.
Programa
Sprik eta Osalanek finantzatuko dute (% 50 bakoitzak) programa eta onuradunak 50 langile baino gutxiago dituzten eta lan egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten industri enpresak izango dira.
Programaren bitartez, makina berriak erosteko gastuen % 20 finantzatuko da, eta gehienez ere 18.000 euro emango dira erositako makina bakoitzeko.
Programaren agente aktibo bezala, Spri arduratuko da diru-laguntzak tramitatzeaz, kudeatzeaz, emateaz eta ordaintzeaz. Osalanek programaren alor teknikoak kudeatuko ditu, hau da, makina berrien betekizunak zehaztuko ditu laneko segurtasuna eta osasuna bermatu dezaten. Makina-erreminta Fabrikatzaileen Elkartea (AFM) izango da makineria zaharra txatar bihurtu izanaren egiaztagiria emango duena. Enpresa hornitzailea elkarteko kide ez denean, aipatutako ziurtagiria eskuratzeko beharrezkoak diren bitartekoak jarriko ditu.
Informazio guztia Spriren webgunean eskuratu daiteke. Eskaera egiteko eredua eta inprimakiak webgunean bete beharko dira.
www.spri.es/mepequipos
|
|
 |