 |
 |
 |
Jarduera esparruak |
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
Zerbitzuak |
|
|
 |
 |
 |
 |
SPRI |
|
|
 |
|
|
|
|
 |
| BERRIA |
 |
Enterprise Europe Network (EEN), Enpresen Aholkularitza eta Berrikuntza Sustatzeko Sarea aurkeztu da Bilbon
SPRI / Asteazkena, 2008eko Otsailak 27
- Europako Batzordearen Enpresa eta Industriako Zuzendaritza Nagusiak abian jarri du "Enterprise Europe Network" Sarea.
- 500 antolakundek eta Europako 40 herrialdek osatzen dute.
- Sareak presentzia du Euskadin ondoko erakunde hauek osatutako Partzuergo baten bidez: Spri, Bilboko Merkataritza Ganbera, Arabako Merkataritza Ganbera, Gipuzkoako Merkataritza Ganbera, Bizkaiko Foru Aldundia, BAI eta Innobasque.
- Sare honek aholkularitza eskainiko die Europako enpresei eta berrikuntza sustatuko du.
- ETEei laguntzeko tresna berri honi esker, urtero 50.000 teknologi auditoretza egingo dira, beste 1.000 dokumentatuko dira eta 4.000 ekitaldi antolatuko dira sare osoan ETEekin zerikusia duten gaiak aztertzeko.
Ana Aguirre Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak;Ignacio María Echeberria Bilboko Merkataritza Ganberako presidenteak, Pedro Luis Uriarte Innobasque-ko presidenteak eta Izaskun Artetxe Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapeneko diputatuak hasiera eman diote gaur Enpresen Aholkularitza eta Berrikuntza Sustatzeko Sarea (Enterprise Europe Network, EEN) EAEn aurkezteko ekitaldiari. Europako Batzordearen Enpresa eta Industriako Zuzendaritza Nagusiak abian jarri duen sare berri hau Europako 40 herrialdetako 500 antolakundek osatzen dute.
Sareak presentzia izango du Euskadin ondoko erakunde hauek osatutako partzuergo baten bidez: Spri, Bilboko Merkataritza Ganbera, Arabako Merkataritza Ganbera, Gipuzkoako Merkataritza Ganbera, Bizkaiko Foru Aldundia, BAI eta Innobasque. Aipatutako erakunde horiek guztiek parte hartu dute ETEei laguntzeko Europako sare berri eta indartsu hau abian jartzeko ekitaldian.
Era berean, bertan izan dira Enterprise Europe Network-en zuzendari nagusia, Jean François Aguinaga, eta Scotish Enterprise-n politika zuzendaria, David Robson, zeinak amaiera eman dion ekitaldiari.
Eusko Jaurlaritzako Teknologia zuzendaria den Alberto Fernándezek eta Eusko Jaurlaritzako Europako Gaietarako zuzendaria den Mikel Antón Zarragoitiak azaldu dituzte Sareak Euskadin bete beharko dituen helburu nagusiak.
Enterprise Europe Network
Enpresen aholkularitza eta berrikuntza sustatzeko sare berriak bi ekimen bateratzen ditu: Berrikuntzarako Lotura Zentroen Europako Sarea (IRC) eta Euro Info Sarea (EIC).
Sarea 500 bat antolakundek osatzen dute, besteak beste, merkataritza ganberek, eskualdeko garapenerako agentziek eta ikerketa zentroek. Oro har, Europako 40 herrialdetan diharduten 4.000 profesional esperientziadunen sare bat osatzea lortu da. Enterprise Europe Network sarea EBtik haratago zabaltzen da, izan ere, Turkia, Mazedoniako Antzinako Errepublika, Norvegia, Islandia, Armenia, Israel eta Suitzan ere hedatuta dago.
Tresna berri honek laguntza eskaintzen die ETEei, batez ere hastapenetan daudenean, berritzaileagoak izan daitezen eta beren gaitasun teknologikoa garatu dezaten. Horrela, ETEei informazioa eta aholkularitza eskaintzen die EBn dauden politika, programa eta finantza aukerei buruz. Gainera, sarea norabide bikoitzeko bide bat balitz bezala arituko da enpresen eta Batzordearen artean, ikuspuntuak bi alderdietara transmitituz.
ETEei laguntzeko tresna berri honen helburua da urtean 50.000 teknologi auditoretza egitea, beste 1.000 dokumentatzea eta 4.000 ekitaldi antolatzea ETEekin zerikusia duten gaiak aztertzeko.
Era berean, Enterprise Europe Network sareak eskaintzen dituen kontaktu eta esperientzia zabalen bitartez, ETEek aukera daukate merkataritza eta teknologia bazkide berriak identifikatzeko, batez ere, beste herrialde batzuetakoak. Bestalde, produktu berrien garapena sustatzen da, baita merkatu berrietarako sarbidea ere, eta gai teknikoei buruzko aholkularitza ematen da, adibidez, jabetza intelektualaren eskubideei buruz.
Une honetatik aurrera, euskal enpresek eskuragarri daukate Enterprise Europe Network sare berriak eskaintzen duen laguntza guztia. Ekimen hau beste aurrera pausu bat da Euskadin berrikuntza sustatzeko.
Informazio gehiago:
http://ec.europa.eu/enterprise-europe-network
http://www.eenbasque.net
|
|
 |