SPRIren logotipoa
Aldatu
Astelehena, 2008eko Maiatzak 12
Bilatu
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.
Lehen orrialdea Castellano / English
Web Mapa Web Mapa Estekadurak Estekadurak Kontaktatu Kontaktatu
Web Mapa Estekadurak Kontaktatu
Jarduera esparruak
Nazioartea
Enpresa Sustapena
Teknologi Berrikuntza
Informazio Gizartea
Zerbitzuak
Txostenak
Argitalpenak
SPRI
Nortzuk garen
Partaidetutako enpresak
Urteko txostena
Helbide baliagarriak
Lege Oharra
Eusko Jaurlaritzaren logotipoa
   BERRIA

Seed Gipuzkoa sozietateak 1,59 milioi euroko kapital zabalkuntza egin du eta Saludnova eta Ikerchem enpresa berrietan inbertitu du
SPRI / Asteartea, 2008eko Martxoak 25

  • Seed Gipuzkoa Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa SA enpresak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2007. urtean sortutako sozietateak oinarri teknologiko eta berritzaileko enpresa berriei lehenengo urratsak ematen laguntzen die.


  • Zabalkuntzaren ondoren, sozietatearen kapitala 3,59 milioi euro zango da.


  • Seed Gipuzkoak 450.000 euro inbertituko du Saludnova eta Ikerchem enpresetan.
Seed Gipuzkoa sozietateak, Euskal Herriko Arrisku-Kapitalaren Kudeaketa (AKEKS) SA enpresak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2007. urtean erdibana sortu zutenak, 1,59 milioi euroko kapital zabalkuntza egin du. Ondorioz, sozietatearen kapitala 3,59 milioi euro da orain.

Seed Gipuzkoa oinarri teknologiko eta berritzaileko enpresa berriak hasierako urteetan finantzatzeko, eta kapital sozialean parte hartuz, Gipuzkoako Lurralde Historikoan enpresa berriak sortzen laguntzeko asmoz eratu zen.

Horrela, Metallied Powder Solutions eta Garraiotech enpresetan parte hartzeaz gain, beste bi enpresa hauetan ere inbertitu behar du Seed Gipuzkoa sozietateak: Saludnova eta Ikerchem enpresetan, hain zuzen, eta 450.000 euro jarriko du guztira.

Ikerchem-en 250.000 euro inbertituko ditu eta Saludnova-n 200.000 euro.


Enpresak

Ikerchem da Seed Gipuzkoak inbertitu duen enpresetako bat. Kimika-farmazia sektorekoa da eta I+G proiektuak lantzen ditu: proiektu batzuk enpresak berak sortuak dira (molekula berriak onkologian erabiltzeko), eta beste batzuk, berriz, hirugarrengo baten eskariz garatuak (merkatuan ez dauden sintesi erdibidekoak). Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Organikoko Departamentutik sortutako spin-off bat da.

Saludnova ere Euskal Herriko Unibertsitatean sortutako spin-off bat da, Datu Baseen taldearen barruan (BDI taldea). Edozein unetan eta edozein tokitan, pertsonen bizi kalitatea eta segurtasuna hobetzeko baliagarri diren produktu berrien diseinuan eta ekoizpenean espezializatuta dago, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien ikerketa du oinarri. Saludnova proiektuak telemedikuntzaren inguruko jarduketa esparru zabala hartzen du, eta hasiera batean osasun esparrura bideratuta dago.

Seed Gipuzkoak inbertitu duen beste enpresa batzuk honako hauek dira: Metallied Powder Solutions eta Garraiotech:

Metallied Powder Solutions: balio erantsi handiko metal hautsak ekoizten ditu. Pulbimetalurgiaren sektorekoa da. Metal hautsa ekoizten dutenek eta hauts horrekin piezak egiten dituztenek osatzen dute sektorea, batez ere automobilgintzarako.

Garraiotech: Europar Batasuneko bi posta koderen arteko merkantzien garraio zerbitzuak kontratatzeko aukera eskaintzen du internet bidez. Amadeus agentziaren eta bidaia agentzien antzeko egitura du, baina merkantzien garraioaren eta logistika agentzien sektoreari egokitua (mundu mailako datu basea da Amadeus, lau hegazkin konpainiaren ekimenez 1987an sortua, eta bidaia eskaintzen zati handi bat kudeatzen du gaur egun).


Gai honekin zerikusia duten web guneak:

www.gestioncapitalriesgo.com

www.ascri.org

www.webcapitalriesgo.com

www.gipuzkoaemprendedora.net