 |
 |
 |
Jarduera esparruak |
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
Zerbitzuak |
|
|
 |
 |
 |
 |
SPRI |
|
|
 |
|
|
|
|
 |
| BERRIA |
 |
Sprik "e-kontsulta" jarri du abian, euskal ETEei IKTak ezartzeko dohaineko laguntza teknologikoa eskaintzen dien zerbitzua
SPRI / Osteguna, 2008eko Urtarrilak 24
- Ekimen honek informazio eta komunikazio teknologiak ezartzeko laguntza teknologikoa, neutrala eta dohainekoa eskaintzen die enpresei.
- Kontsultak telefonoz egin daitezke 902 25 25 95, posta elektronikoz ekontsulta@spri.es, edo ekontsulta.net-en dagoen formularioa betez.
- Kontsultak aztertu ondoren, eta 48 orduko epean gehienez ere, teknikari bat enpresarekin harremanetan jarriko da eskatutako informazioa emateko.
- "E-kontsulta" ekimen berria Euskadi Informazio Gizartean Planaren barruan kokatzen da.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietateak (Spri) "e-kontsulta" zerbitzua jarri du abian. E-kontsultak informazio eta komunikazio teknologiak ezartzeko dohaineko aholkularitza eskaintzen die euskal ETEei.
Ekimena Euskadi Informazio Gizartean Planaren barruan kokatzen da eta honako hauek eskaintzen dizkie enpresa txiki eta ertainei: merkatuan dauden teknologiei eta beren aplikazioei, bai eta produktu eta soluzioei buruzko informazio neutroa; aholkularitza proiektu teknologikoa abian jartzeko orduan; teknologia hori ezartzeko laguntza; eta inbertsio teknologikoa optimizatzeko laguntza.
Zerbitzu honetara sartzea doakoa da eta hainbat modu dago kontsultak egiteko: telefonoz egin daitezke 902 25 25 95, posta elektronikoz ekontsulta@spri.es edo ekontsulta.net-en dagoen formularioa betez.
|
|
 |