SPRIren logotipoa
KZ WiFi
Astelehena, 2008eko Maiatzak 12
Bilatu
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.
Lehen orrialdea Castellano / English
Web Mapa Web Mapa Estekadurak Estekadurak Kontaktatu Kontaktatu
Web Mapa Estekadurak Kontaktatu
Jarduera esparruak
Nazioartea
Enpresa Sustapena
Teknologi Berrikuntza
Informazio Gizartea
Zerbitzuak
Txostenak
Argitalpenak
SPRI
Nortzuk garen
Partaidetutako enpresak
Urteko txostena
Helbide baliagarriak
Lege Oharra
Eusko Jaurlaritzaren logotipoa
   BERRIA

Spriren kanpo sareak 500 elkarrizketa pertsonalizatu baino gehiago izan ditu 300 bat euskal enpresekin urtarrila eta otsailean Euskadira egindako bisitetan
SPRI / Asteazkena, 2008eko Martxoak 19

  • 39 herrialdetan hedatuta dagoen Sarea urteko lehenengo hilabeteetan EAEko hiru lurraldeetara -lantzean batera- hurbildu da "misio komertzialean" bere zerbitzuak euskal enpresei eskaintzera.


  • Enpresei gehien interesatu zaizkien eremu geografikoak Erdialdeko eta Ekialdeko Europa, Afrika eta Ekialde Ertaina izan dira.


  • Merkataritzako ekintza hauen xedea da euskal enpresei nazioarteratzeak eskaintzen dituen negozio aukerak ezagutzera ematea.
39 herrialdetan hedatuta dagoen Spriren Kanpo Sarea urteko lehenengo hilabeteetan EAEko hiru lurraldeetara -lantzean batera- hurbildu da euskal enpresei bere zerbitzuak ezagutzera emateko eta haien nazioarteratzea sustatzeko. Izan ere, Spriren ustez, nazioarteratzea tresna estrategiko bat da euskal enpresak lehiakorrak izan daitezen. Denbora honetan, Sareak 533 elkarrizketa izan ditu 288 euskal enpresekin. Gainera, "neurrira eginiko" merkataritza ekintza hauek hiru lurraldeetan egin dira lehen aldiz. Berritasun honen helburua da nazioarteratzean interesa duten enpresen eta Spriren ordezkarien arteko topaketak ahalbidetzea bilerak "etxetik mugitu gabe" eginez.


Eremu geografikoak eta lurraldeak

Elkarrizketatutako euskal enpresen (guztira 533) %30ek Erdialdeko eta Ekialdeko Europarekiko interesa agertu dute -batez ere, Errusia, Txekia eta Eslovakia- eta % 20k Afrika eta Ekialde Ertainarekiko, batez ere, Aljeria, Turkia eta Emirerri Arabiarrak. Beraz, Sprik 2007an antzemandako joerak jarraitu egiten du eta halaxe frogatzen dute baita ere enpresen proiektuek. Izan ere, 2007ko ekitaldian ere aipatutako herrialdeek sortu zuten interes gehien. Portzentaje horretatik Latinoamerikak eta Mendebaldeko Europak %17 hartzen dute bakoitzak -batez ere, Alemania eta Frantzia Mendebaldeko Europaren kasuan eta Kuba eta Brasil Latinoamerikaren kasuan-. Elkarrizketa egin duten enpresen %9k Asiarekiko interesa agertu dute -batez ere, Txina- eta % 7, berriz, Mexikok eta AEBk osatzen duten Nafta zonaldeaz interesatu dira.

Lurraldeka, 288 enpresetatik 147 bizkaitarrak dira, 77 gipuzkoarrak eta 64 arabarrak. Hiru lurraldeek zonalde berberarekiko interesa agertu dute gehienbat, Erdialdeko eta Ekialdeko Europa.

Enpresen eta Spriren ordezkarien arteko elkarrizketetan, batez ere merkataritzari buruzko gaia jorratu da eta Afrika eta Ekialde Ertainarekiko (% 64) eta Mendebaldeko Europarekiko (% 79) interesa agertu da. Enpresa askok nazioartekotzeari buruzko informazio orokorra eskatu dute, batez ere Nafta zonaldeari eta Latinoamerikari buruz. Izan ere, Erdialdeko eta Ekialdeko Europako ordezkariarekin elkarrizketa izan zuten lau enpresetatik batek zonalde horietan ezartzeko asmoa agertu zuen; % 12k Latinoamerikan eta % 8k Nafta zonaldean eta Asian. Era berean, hornitzaile batzuek ere interesa agertu dute (nahiz eta maila baxuagoan) atzerrian giza baliabideen hautaketa egiteko edota baimenak tramitatzeko.


Nazioarteratze Arloa 2007an

Nazioarteratze Arloak 580 zerbitzu eskaini dizkie euskal enpresei 2007an eta enpresa hauek 242 proiektu burutu dituzte, hau da, 2006an baino % 16 gehiago. Era berean,aholkularitza eskaini die 836 enpresei produktuak kanpoko merkatuan sartzeari edota atzerriko herrialdeetan ezartzeari buruz. Datu honek (2006an baino % 82 gehiago) agerian uzten du euskal enpresek geroz eta interes handiagoa agertzen dutela alor honetan.

242 proiektuak egitura komertzialak eta merkataritza eta produkzio ezarpenak lortzeko egin dira gehienbat, eta batez ere ondoko herrialde hauetan: Europan (128), Afrikan eta Ekialde Ertainean (34), Asian (31), Latinoamerikan (28) eta Ipar Amerikan (21). Proiektu gehien jaso dituen herrialdea Polonia izan da (31). Sprik bi bulego ditu herrialde horretan.


SPRIren kanpo sarea

Bulego iraunkorrak: Argentina, Brasil, Txile, Txina, Kuba, AEBak, Eslovakia, Mexiko, Polonia: Varsovia, Txekiar Errepublika, Turkia, Venezuela.

Tokiko aholkulari espezializatuak: Alemania, Aljeria, Belgika, Korea, Danimarka, Egipto, Arabiar Emirerriak, Estonia, Finlandia, Frantzia, Holanda, Hungaria, India, Italia, Japonia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Maroko, Norvegia, Portugal, Erresuma Batua, Errumania, Errusia, Hegoafrika, Suedia eta Vietnam.