SPRIren logotipoa
KZ WiFi
Astelehena, 2008eko Maiatzak 12
Bilatu
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua, S.A.
Lehen orrialdea Castellano / English
Web Mapa Web Mapa Estekadurak Estekadurak Kontaktatu Kontaktatu
Web Mapa Estekadurak Kontaktatu
Jarduera esparruak
Nazioartea
Enpresa Sustapena
Teknologi Berrikuntza
Informazio Gizartea
Zerbitzuak
Txostenak
Argitalpenak
SPRI
Nortzuk garen
Partaidetutako enpresak
Urteko txostena
Helbide baliagarriak
Lege Oharra
Eusko Jaurlaritzaren logotipoa
   BERRIA

Sprik euskal enpresen 8.000 proiektu inguru babestu ditu 2007an
SPRI / Asteartea, 2008eko Otsailak 19

  • I+G-ren esparruan 1.500 proiektu baino gehiago ebaluatu eta kudeatu dira.


  • 86 enpresa proiektu berri abian jarri dira Enpresa eta Berrikuntza Zentroetan eta horietatik 79 enpresa bilakatu dira 2007an.


  • Enpresen hazkunderako laguntzei dagokienean, laguntzak eman zaizkio 615 enpresari AFI eta Gauzatu programen bitartez .


  • Sprik 242 enpresa proiekturen nazioartekotzea bultzatu du .


  • Innovanet Sarea Araba eta Gipuzkoara hedatu da eta eskualdeak berrikuntzako agente bihurtu dira .


  • Spri Teknologi Parkeen Sareak, Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Sozietateak, Sprilur-ek eta Enpresa eta Berrikuntza Zentroek osatutako taldearen buru da.
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (Spri) euskal enpresen 8.000 proiektu inguru babestu ditu 2007an, beren lehiakortasuna hobetu dezaten honako ildo estrategiko hauen bitartez: ekin, hazi, berritu eta nazioartekotu. Euskal enpresari zerbitzu integral hori emateko, Sprik lau jarduera-esparru handi ditu: berrikuntza, sustapena, nazioartekotzea eta azpiegiturak. Bestalde, Spri taldea Teknologi Parkeen Sareak, Sprilur-ek, Enpresa eta Berrikuntza Zentroek (EBZ) eta Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Sozietateak gauzatutako jarduerekin osatzen da.


Berritu

Sprik enpresen hobekuntza lehiakorra lortu nahi du berrikuntzaren kultura sistematikoa sustatzen duten ekimenen bidez. 2007ko mugarrien artean, aipagarria da Euskadi+Innova sortu izana. Euskadi+Innova Euskadin berrikuntza bultzatzen diharduten pertsona eta erakundeen estrategia partekatua da, eta bere helburua da bigarren eraldaketa ekonomikoa abian jartzea eta Euskadi Europako erreferente bihurtzea berrikuntzaren arloan. Azkenik, aipagarria da baita ere 2007ko udaberrian sortutako Innovanet sarea. Sare honetan erakundeetako 40 agentek parte hartzen dute eta berrikuntza sustatzeko ekimenak hobeto koordinatzeko helburuarekin sortu da.

Berrikuntza bultzatzeko, Sprik euskal ETEen eraldaketa prozesua eta aldaketa kulturala ahalbidetzeko zerbitzu eta tresnak eskaintzen ditu. Gainera, I+G+b jarduerak sustatzen ditu hainbat programaren bitartez, eta azkenik, teknologia berrien inplementazio eta erabilera bultzatzen du enpresetan.

I+G-ri dagokionez, Sprik 1.500 proiektu baino gehiago ebaluatu eta kudeatu ditu Gaitek, Etortek, Innotek edo Saiotek bezalako programen bidez.

Euskal ETEen berrikuntza sustatzeko, berrikuntza foroak sortu dira eta enpresetan berrikuntza prozesuak ezartzera bideratuta dauden programak abian jarri dira, hala nola, Berrikuntza Agenda, Aldatu edo Directivo XXI. Izan ere, Sprik 52 milioi euroko aurrekontua du 2009. urtearen amaierara arte programa horiek aurrera eramateko. 2007an 293 ETEk berrikuntza agenda definitzea eskatu dute eta 412 exekutibok parte hartu dute industria eta merkataritzari buruzko 32 berrikuntza foroetan. Aldatu programa, bestalde, teknologikoa ez den berrikuntzako proiektuak sustatzeko sortu da eta 177 enpresari eragiten dioten 144 proiektu aurkeztu dira programa honetara.

Informazio teknologien erabilerari dagokionez, Sprik informazio gizartearekin lotutako tresnak eskaintzen dizkie enpresei, esaterako, Mikroenpresa Digitala programa interneterako konexioa duten ordenagailuak erosten laguntzeko (2007an 77 eskari jaso dira) eta Hobeki Digitala IKTak ezartzeko planak bultzatzeko (930 eskari jaso dira). Horrez gain, Sprik IKTen inguruko tresnak garatzen dituzten elkarte eta taldeentzako programak ere baditu. Eta, azkenik, IT TXARTELA informazio teknologien egiaztagiriari dagokionez, 40.000tik gora lagunek lortu dute egiaztagiria 2007an.


Ekin eta hazi

Spriren helburu estrategikoak ekintzailetzaren kultura zabaltzea eta euskal enpresaren hazkundea sustatzea dira, balio erantsiko proiektu berritzaileak babestuz enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

"Ekintzailetzari" dagokionez, 2007an Spri enpresa jarduera sustatzen duten hezkuntza zentroetara hurbildu da, hala nola, lanbide heziketako zentroetara non Europar Enpresa Gaztea programa garatzen den.

2007an, EAEko lau unibertsitateen artean sinatutako hitzarmena garatu da eta jardunaldiak, mintegiak eta sariak antolatu dira; 1.780 lagun bertaratu dira ekimen horietara. Arlo honetan, 70 ekimen babestu dira eta horietatik 9 enpresa bilakatu dira.

Hasierako fasean proiektuak eta enpresa berriak aurrera ateratzeko laguntza ematen zaie enpresei, Ekintzaile eta Barnekintzaile programen bidez. 807 lanpostu sortuko dituzten 86 ekimen babestu dira. Enpresa eta Berrikuntza Zentroek prozesu osoan zehar laguntzen diete ekimen berritzaile hauei, hots, martxan jartzen direnetik indartzen diren arte eta 2007an 79 enpresa sortu dira. Hurrengo urteetarako egin dituzten aurreikuspenen arabera, 590 lanpostu sortuko dira eta inbertsioa 28 milioi eurokoa izango omen da. Laguntza horien osagarri, Luzarok ia milioi bat euroko partaidetza-maileguak eman dizkie 7 enpresari.

2008ari begira, Sprik ekintzaileengana hurbiltzen jarraitu nahi du, eta horretarako, web orri elkarreragile bat sortuko du ekintzaileentzat, beren ekimenak abian jartzeko behar duten informazioa azkar eta erraz eskura dezaten, edozein izanda ere beren sustatzaile profila.

"Enpresen hazkunderako" laguntzei dagokienean, laguntzak eman zaizkio 615 enpresari AFI eta Gauzatu programen bitartez. Zehazkiago esateko, AFI programaren bidez 545 enpresentzako inbertsio programak onartu dira, enpresa hauei 10 milioi euroko laguntzak emango zaizkie eta 400 milioi euroko inbertsioa egingo dute. Bestalde, Gauzatu programek 70 proiektu onartu dituzte eta proiektu hauek 793 lanpostu sortuko dituzte, 114 milioi euro inguruko inbertsioa egingo dute eta 35 milioi euroko ekarpena egingo dute aurrerakin itzulgarrien bidez.

Zazpi proiektu estrategiko onartu dira, 672 lanpostu sortu eta 295 milioi euroko inbertsioa egingo dutenak. Ia 24 milioi euroko diru-laguntza eman zaie proiektu hauei.

Bestalde, 2007an Sprik ondorengotza prozesua burutzen lagundu die 1.831 lanpostu biltzen dituzten 51 famili enpresari; 820 parte-hartzaile izan dituzten 14 jardunaldi ere eman ditu gai honi buruz. Ondorengotzari buruzko programak belaunaldien arteko ondorengotza prozesua planifikatzen lagundu nahi die famili enpresei, asko baitira porrot egiten dutenak.

2007aren amaieran 2008an garatuko den lankidetza programa berri bat abian jarri da Osalanekin eta Makina-erreminta Fabrikatzaileen Elkartearekin (AFM) batera. Enpresako ekipamendu produktiboak berritzea da helburua, horretarako enpresa txikiei (50 langile baino gutxiagokoei), hots, berrikuntza prozesuak gauzatzeko zailtasun handienak dituztenei, diru-laguntzak eskainiko zaizkie dagoen makineria txatar bihurtzeko eta belaunaldi berriko makinak erosteko. Makina berriek laneko segurtasun eta osasun arauak beteko dituzte.


Nazioartekotzea

Euskal enpresen nazioartekotzea sustatu nahian, Sprik bere Kanpo Sarea indartu du 2007an bulego bat irekiz Turkian eta EUSKARRI-Basque Business Platform plataforma Shanghain; horrez gain, bost aholkulari berri ditu Portugalen, Beneluxen (Belgika, Holanda eta Luxenburgo barne hartzen ditu), Arabiar Emirerri Batuetan, Estonian (Herrialde Baltikoak barne hartzen ditu) eta Finlandian (Europako Iparraldeko herrialdeak barne hartzen ditu). Sprik 38 herrialdetara hedatzen den eta euskal enpresei zerbitzu ematen dien Kanpo Sare bat dauka.

2007an nazioartekotze arloak 580 zerbitzu eskaini dizkie euskal enpresei, eta laguntza horri esker 242 proiektu sortu dira, 2006an baino %16 gehiago. Bestalde, 836 aholku eman dizkie enpresei beren produktuak atzerriko merkatuetan zabaltzeari eta enpresak eurak atzerrian ezartzeari dagokionean, hots, 2006an baino %82 gehiago. Horrek erakusten digu euskal enpresek gero eta interes handiagoa dutela esparru honetan.

242 proiektu hauen helburua izan da egitura komertzialak eta ezarpen komertzial eta produktiboak bilatzea Europan (128), Afrikan eta Ekialde Ertainean (34), Asian (31), Latinoamerikan (28) eta Ipar Amerikan (21). Polonian burutu dira proiektu gehien, 31 hain zuzen. Sprik bi egitura ditu herrialde horretan.

Bestalde, Sprik euskal enpresaren nazioartekotze bokazioa sustatzen jarraitu du hedapen eta sentsibilizazio ekintzak (15) antolatu dituelarik hala Euskadin nola atzerrian. Aipagarria da Euskadi Intergune 2007 ekimena, bigarren edizio honetan indarra hartu baitu bai enpresa parte-hartzaileen bai bertaratutakoen kopuruari dagokionez: lehenengoak %10 gehiago izan dira eta bigarrenak %16 gehiago.

Nazioarteko kudeaketarako gaitasunak bultzatzeari dagokionean, Sprik berak prestatu dituen bi tresna eskaini dizkie euskal enpresei: "Erbesteratuarentzako Harrera Gida", 12 herrialderi buruzko informazioa biltzen duena, eta "Cómo Negociar con Éxito en 50 países" liburua.

Nazioarteko lankidetzaren alorrean, bi mugarri azpimarratu behar ditugu. Batetik, Enpresa Garapenerako Zentroarekin (EGZ) sinatutako hitzarmena. Europako Batasuneko erakunde honek enpresa garapena sustatzen du Afrika, Karibe eta Pazifikoko herrialdeetan. Afrika, Karibe eta Pazifikoko herrialdeak Spriren Kanpo Sarera bilduko dira eta horixe izango da hitzarmen honen lehen fruituetako bat. 2008an zehar beste prestakuntza eta hedapen ekintza batzuk ere gauzatuko dira.

Bestetik, Sprik lankidetza hitzarmen bat sinatu du China Europe Internacional Business School-ekin (CEIBS) "Lehiakortasunaren Euskal Katedra" (Basque Chair of Competitiveness) sortzeko. 2007aren hasieran sartu zen indarrean hitzarmen hori eta urtean zehar hitzarmenaren edukiak landu dira Lehiakortasunaren Euskal Institutuarekin batera.