 |
 |
 |
Jarduera esparruak |
 |
 |
|
 |
 |
 |
 |
Zerbitzuak |
|
|
 |
 |
 |
 |
SPRI |
|
|
 |
|
|
|
|
 |
| BERRIA |
 |
2007ko ekitaldian, Sprilur Taldeak 83 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu industri azpiegituretan
SPRI / Ostirala, 2008eko Apirilak 4
- 2007an, taldeak 51,1 milioi euro inbertitu ditu bere industrialdeetan eta beste 32,2 milioi parte hartzen duen 22 sozietateren bitartez.
- Sprilur-ek eta Industrialdeak programak aurreikusi dute 2008-2011 bitartean 458 milioi euro inbertituko dutela lurzoru urbanizatuan, industrialdeetan eta bulegoetan.
- Sprilur Taldea 1982an sortu zen eta harrezkero, 750 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu enpresa jardueraren sustapenean eta zuzeneko 25.000 lanpostu sortzen lagundu du ia 2.000 enpresatan.
- Sprilur Spri taldearen kide da eta bere xedea hau da: lurzoruaren kudeatzaile publiko eraginkorra izatea eta jarduera ekonomikoak gauzatzeko azpiegituren garapenaren sustapenean lider bilakatzea Euskadiko enplegua eta inbertsioa sustatzeko.
2007an, Sprilur Taldeak 83,3 milioi euro inbertitu du industri azpiegituren sustapen eta kudeaketan jarduera ekonomikoak gauzatzeko. Taldearen xedea enplegua eta enpresen lehiakortasuna bultzatzea da. Egindako inbertsioetatik 51,1 milioi taldearen industrialdeetan inbertitu dira eta gainontzekoa, hau da, 32,2 milioi, taldeak parte hartzen duen Industrialdeak Programaren sozietateetan.
Azpimarratu behar da, 2007an, SPRIk Azpiegituren Zuzendaritzaorde Nagusi berri bat sortu zuela ondorengo helburuarekin: Sprilur-ek, bere Taldeak eta Teknologi Parkeen Sareak euskal enpresen sustapenerako egiten dituzten jarduera eta programak funtzionalagoa den modu batean bateratzea. Sprilur-en presidenteorde exekutiboa Spriren Azpiegituren zuzendariorde nagusia da.
Sprilur Taldea 1982an sortu zen eta harrezkero, guztira 90 industrialde jarri ditu hiru lurralde historikoetako enpresen eskura.
Horietatik, 38 Sprilur-en eskuetan daude, berak kudeatzen ditu, eta gainerakoak Industrialdeak programaren barruan daude eta 22 sozietateek kudeatzen dituzte. Sprilur-ek sozietate horietan parte hartzen du (kapitalaren % 51 dauka, partaidetza maioritarioa), Foru Aldundi eta Udalekin batera.
Taldeak 7,5 milioi metro koadro gordin baino gehiagoko azalera sustatu du. Bertan, 1.926 enpresa ezarri dira eta 24.762 enplegu sortu dira (ekitaldiaren amaierako datuak). 2007an, zehazki, 76 enpresa berri ezarri dira.
Sprilur-ek eta Industrialdeak programak aurreikusi dute 2008-2012 bitartean 458 milioi euro inbertituko dituztela lurzoru urbanizatuan, industrialdeetan eta bulegoetan. Horri esker, etorkizunean milioi bat metro koadro eraikigarri lortuko ditu. Sprilur-i dagokienez, batez ere Bizkaiko Lurralde Historikoko Ibarzaharra industrialdean inbertituko du.
Inbertsioak berriki sortutako Ibarzaharra, S.A. sozietatearen bitartez egingo ditu, Infoinvest (SEPIri atxikita dagoena), Bizkailur eta Sestaoko Udalarekin batera. Araban, azpimarratzekoa da Legutioko Lladie proiektua (500.000 metro koadro gordin inguruko lurzorua Eibar-Gasteiz autobidearen ondoan) eta Gipuzkoan, Bergaran eraikitzen ari den Larramendi Industrialdea (250.000 metro koadro gordineko azalera eta 18 milioi euroko inbertsioa).
Industrialdeak programaren inbertsioei dagokienez, 2008an Arabako Jundizko pabilioien bigarren eraikuntza fasea hasiko da (17.000 metro koadro) eta merkataritzako eraikin bat egingo da Amurrion. Bizkaian, Muxika eskualdeko industrialdearen kudeaketarekin jarraituko da eta Gipuzkoan Azkoitiko Oiñartxo Industrialdearen eraikuntzarekin.
Gainera, Arrasaten hainbat pabilioi eraikiko dira, Irungo Arason pabilioiak eraikitzeko proiektua egingo da eta Donostiako Zuatzuko azken fasea gauzatuko da.
Sprilur Taldearen ekimenen helburua hauxe da: jarduera ekonomikoak behar bezala gauzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eskaintzea enpresen sustapena ahalbidetzeko eta sektore publikoak lurzorua izan dezala bermatzea enpresen premiei erantzun ahal izateko.
Industrialdeak Programa Eusko Jaurlaritzaren (Spriren bitartez), Foru Aldundien eta Udalen arteko lankidetzaren fruitua da eta hainbat sozietate instrumentalen kapital sozialean parte hartzen du.
Sprilur-en eskuetan dauden industrialdeetan (berak kudeatzen ditu), 2007ko abenduaren 31n, guztira 478 enpresa zeuden, zeintzuek 7.208 langilerentzako zuzeneko enplegua sortzen duten. Bestetik, Industrialdeak programaren 22 sozietateek (Sprilur-ek sozietate horietako partaidetza maioritarioa dauka) kudeatzen dituzten lurzoruetan 1.448 enpresa ezarri eta 17.554 enplegu sortu dira.
SPRILUR Taldearen DATUAK
2007an egindako inbertsioa
1982-2007 bitartean egindako inbertsioa
Sustatutako azalera gordina
Poligonoak eta industrialdeak guztira
Enpresa kopurua
Sortutako zuzeneko enpleguak
2008-2012rako aurreikusitako inbertsioa
|
83,3 milioi euro
750 milioi euro
7.535.604 m2
90
1.926
24.762
458 milioi
|
|
|
 |